2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena



                BARRIAKO BARNETEGIA


Urtarrilaren 20an, autobusa hartu genuen Barriara joateko. Bi klase joan ginen; C eta B. Autobus bakar bat erabili genuen. Autobuseko lehiotik elurra egiten ari zela ikusten zen. Ailegatzean, maletak utzi bezain laster, gela batean sartu ginen. Han, irakasleak zeuden. Bakarrik ingelesa zekietela, Phoebe, Jessica, Josh eta Gavin deitzen ziren. Jolas batzuk egin genituen izenak ikasteko, gero zenbait taldetan banatu ginen. Aste hori ekologiari buruz izango zela esan ziguten.

Logelak handiak ziren, bi zeuden nesken logela eta mutilen logela. Aldagelak dutxak zituzten, gutxi baina nahikoak. Jantokia nahiko handia zen, mahien aulkiak mugitzen ziren; janaria ona zegoen. Jolas tokia genuen, denbora librea pasatzeko edo tenis-mahiara jolasteko.

Aktibitateak bikainak ziren, gauza asko ikasten zen ekologiari buruz, erreziklatzea, besteak beste. Baina aktibititate hoberena azken gauekoa izan zen; diskoteka dudarik gabe.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina