2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

elikagai transgenikoak

                             ELIKAGAI TRANSGENIKOAK

Nire iritziz elikagai transgenikoak, hobeak dira  eta ia seguru esan dezaket  elikagai transgenikoak kontsumitzea osasuntsuak direlako. Gainera bizitza osoan daramagu erabiltzen elikagai transgenikoak, adibidez: jaten ditugun animalietan, soinean ditugun kotoian … eta ez zaigu ezer pasa. Beraz elikagai transgenikoak ez dira kaltegarriak.

Landare transgenikoak gogorragoak dira kaltegarriak zaizkien izakien aurrean, produktu kimiko kopuru handiak onartzen dituzte, errendimendu hobea dute eta gehiago eraunzten dute.

Transgenikoak osasuntsuak dira A bitamina arrosan dutelako, adibidez. Jakiak txertoak dituztelako,  eta ezaugarri berriak dituztelako adibidez, lurrin gehiago duen ardoa …
Munduko gosea desagertzen lagun dezakete, emankorragoak direlako. Jende guztientzat  janari asko ekoizten da munduan. Gainera klima eta ingurumen gogorragoak onartzen dituzte.

Egia da, elikagai transgenikoen  erabilera eta kutsadura handitu egiten direla, kutsadura genetikoa sor dezaketela eta ingurunea arriskuan jarri daitekeela baina epe laburrean, elikagai transgenikoak produktu toxiko gutxiago erabiltzeko aukera ematen dute.



Hori guztia dela eta, ukaezina da esatea elikagai transgenikoak hobeagoak direla eta munduko gosea desagertzen lagun dezaketela, emankorragoak direlako eta ingurune eta klima aldagaiei hobeto aurre egiten dietelako.
                                                                                
                                                                                                    Zuriñe Mayo Gutiérrez. 2ºC ESO